Plentziako kale garbikuntzako langileek akordioa lortu eta greba bertan behera utzi dute

2022/09/07
Plentziako (Bizkaia) kale garbikuntzako langileek soldata igoerak jasotzen dituen akordioa lortu dute, eta amaiera eman diote 2022ko apirilaren 11n hasitako grebari. Bost hilabete baino gehiago igaro ondoren, langileek hainbat hobekuntza lortu dituzte: KPIa + % 3ko igoera lortu indarraldiko urte bakoitzean -2023, 2024 eta 2025-; lanbide kategoriaren igoera denentzat; eta norberaren gauzetarako bost egun hartzeko eskubidea sendotzea. ELAk ordezkatu ditu lau langileak.