CIC bioGUNE
Prekarietatearekin amaituko duen soldata hobekuntza eskatzeko mobilizazioek aurrera jarraitzen dute

Enpresa Batzordeak haserre dagoela adierazi dio CIC bioGUNEko zuzendaritzari, bere lana aintzat ez hartzeagatik eta ez dagoelako pozik aurten proposatutako soldata-igoerarekin. Proposatu den soldata igoera %4,5ekoa da, baina soilik langileen %40ari eragiten die, hau da, erakundeak zuzenean ordaintzen dien langileei. Soldata igoera horrek ez du konpentsatzen aurreko urteetan metatutako erosteko ahalmenaren galera. Gainera, kanpoan uzten ditu kanpoko erakundeek ordaindutako langileak, horien soldatak zuzenean hainbat erakunderen mende baitaude.
Premiazko neurriak hartu behar dira egoera hori arintzeko. Zuzendaritza ez da gai langileen aldarrikapenei erantzuteko. Beraz, langileek mobilizatzea erabaki dute, Eusko Jaurlaritzari eta gainerako erakundeei honakoa eskatzeko: beren zientzialarien soldata-duintasuna berma dezatela.