Sercoin Sistemas de Seguridad enpresan kaleratze kolektiboaren prozedura atzera botatzeko eskatu du ELAk

2021/02/10
Otsailaren 2an, enpresako zuzendaritzak langileen ordezkariei jakinarazi zien kaleratze kolektiboaren prozedura hasi zela enpresan. Zuzendaritzaren asmoa Sercoin Sistemas de Seguridad enpresako 65 langileetatik 19 kaleratzea da. ELAk enpresaren jarrera salatu du; izan ere, Covid-19ren egoera koiuntural hori aprobetxatzen du 19 langile kaleratzeko.

Sindikatuak salatu nahi du, halaber, enpresako zuzendaritzak hainbat hilabete daramatzala xantaiekin, langileek soldata jaitsi dezaten, bestela, kaleratzeak egongo diren mehatxupean. Hori dela eta, kaleratze kolektiboaren prozedura berehala kentzeko eskatu du ELAk. Bestela, 19 familiaren aurkako erasoaren aurrean, sindikatuak borroka sindikal eta juridiko osoa planteatuko du. Ez dugu kaleratzerik onartuko.