Sopelako ordenantzak adierazpen askatasunereko eskubidea urratzen duela salatuko dute bihar

Sopelako talde eta erakunde ugarik deialdia egin dute udaletxeak ezarri nahi duen ordenantzak adierazpen askatasuna urratzen duela salatzeko. Elkarretaratzea bihar izango da 19:00etan Sopelako Udaletxeko Plazan.
ELA sindikatuak bat egin du eragile desberdinek biharko deitu duten elkarretaratzearekin. Sopelan egingo den agerraldian Udalak inposatu nahi duen hiritar ordenantza salatuko dute, honek adierazpen askatasuna urratzen duelako. Ordenantza honen bitartez isunak ezarriko dira besteak beste kartelak, pintadak edota eskuorrien banaketak egiteagatik. Gainera Udaltzaingoek indarra erabiltzeko aukera ematen die neurriak, eta kalean eskean egoteko debekua ere jasotzen da; azken neurri honek aporofobiaren muga gainditzen duela salatu dute eragileek.