Urdulizko Ospitaleko langileen kontzentrazioak asteazkenero, txanda-osagarria ordaintzeko eskatzeko

2020/11/25
SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta SAEk elkarretaratzeak deitu dituzte asteazkenero, 11: 00etan, Urdulizko Ospitaleko ate aurrean, zentroko zuzendaritzari eta Osakidetzari txanda-osagarria ordain diezaieten eskatzeko.

Sindikatu horiek salatu dutenez, ospitale hori 2016ko uztailean ireki zenetik, goizeko eta arratsaldeko txandetan lan egiten duten langileei ez zaie txanda-osagarria ordaindu, Osakidetzako gainerako langileei betidanik egiten zaienaren kontrara.

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta SAEk uste dute neurri horren atzean Osakidetzako Zuzendaritzak Urdulizen eskubideen murrizketa berri bat entseatzeko asmoa duela, auzitegietan ondo ateratzen bada, gainerako euskal osasun zerbitzura zabaltzeko.

Hala ere, Auzitegi Gorenak txanda-osagarria jasotzeko bete behar diren baldintzak argitzen dituen epaia eman berri du. Baldintza horiek langileen arteko txandakatzea dira, eta hori betetzen dute Urdulizko Ospitaleko dozenaka profesionalek, gaur egun, beren eskubideak modu arbitrarioan murriztuta eta azken urteetan metatutako galera ekonomiko handiarekin jarraitzen baitute.