OSAKIDETZA

Urdulizko ospitaleko langileen kontziliaziorako eskubidea mugatzen ari direla salatu dute

2025/04/02
SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK mobilizatu egin dira ESI honen Zuzendaritzari irtenbideak eskatzeko.

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek elkarretaratzea egin dute Urdulizko (Bizkaia) Ospitalearen aurrean, langileek kontziliatzeko dituzten oztopoak salatzeko.

Sindikatuek salatu dute Urdulizko Ospitaleak baimenak "sistematikoki eta etengabe" ukatzen dituela, eta horrek eragotzi egiten diela langileei lana eta familia uztartzea. Hala adierazi dute ospitalearen aurrean egindako kontzentrazioan; izan ere, ESIko Gerentziari kontratazio-arloko aurreikuspena eskatu diote lizentziak eta baimenak oporraldian ere gauzatu ahal izateko, "behar adina baliabide kontratatuta".

"Beharrezkoa da Osakidetzak langileen kudeaketa egokia egitea, langileek lana erantzukizun pertsonal eta familiarrekin uztartu ahal izan dezaten. Langileen eskubideak errespetatzea eta giza baliabideak kudeatzeko kultura aldatzea eskatzen dugu, berdintasunean eta erantzunkidetasunean aurrera egin ahal izateko, kontziliazio erreala eta eraginkorra ahalbidetuz ", azpimarratu dute.

Horretarako, kontziliazioa serio hartzeko eskatu diote Osakidetzari, eta egoera konpondu arte mobilizatzen jarraituko dutela adierazi dute.