MECANER (URDULIZ)

Berriz ere gelditu dute ekoizpena, hamazazpigarren greba egunean

2024/01/18
STELLANTIS taldeak Urdulizko (Bizkaia) lantegia deslokalizatzeko asmoa duela eta, Mecanerreko langileek berriro gelditu dute ekoizpena hamazazpigarren greba egunean. Langile guztiek egin dute bat grebarekin, eta martxa batean parte hartu dute Urdulizetik Algortara, lantegiaren bideragarritasuna defendatzeko. Mecanerrek enpresa itxi nahi du, nahiz eta 2023an 600.000 euroko irabaziak izan, eta hori onartezina dela uste du ELAk. Sindikatuak insituzio publikoei ere inplikazioa eskatu die Mecanerren itxiera saihesteko.