Zamudioko lan heriotza salatzeko elkarretaratzea

2022/05/24
ELAk parte hartu du Zamudioko (Bizkaiko) Tamar enpresako batzordeak deitutako elkarretaratzean, joan den ostiralean, maiatzaren 20an, gertatutako lan heriotza salatzeko. Vancuver Servicios Directos 2000 S.L. enpresako langilea -Tamar enpresaren azpikontrata- furgonetarekin banaketa lanak egiten ari zela gertatu zen istripua. ELAk gogorarazi du gero eta lan istripu gehiago gertatzen direla, eta dagoeneko, 2022 hasi zenetik, 30 langile hil direla Hego Euskal Herrian. Horregatik, beste behin ere, laneko segurtasunean eta osasun arloan neurriak hartzea eskatu dute, hori baita modu bakarra lan istripuak eta gaixotasunak eragiten dituen lan prekaritatea geldiarazteko.