Zamudioko Pine enpresak EEEa atzera bota du, borroka sindikalari esker

2021/07/28
Zamudioko (Bizkaia) Pine ekipo elektrikoen enpresako langileen borrokak fruituak eman ditu eta zuzendaritzak aurkeztutako EEE-a baliogabetu du. ELAk zorionak eman dizkie enpresak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko Espedientea indargabetzeko ekainaren 22tik lanuzteak egin dituzten langile guztiei. "Ausardia handia erakutsi dute erabaki bidegabe eta arbitrario honi aurre egiteko orduan", gaineratu du.

Sindikatuak Pin-eko langileek egindako batzarretan hartutako erabakiak txalotu ditu, eta ELAko atal sindikalak defendatutakoa berretsi duela azpimarratu du.