Haizea Wind enpresako ELAko atal sindikala jasaten ari den jazarpena salatu du Lan Ikuskaritzan

Bada, ELAko ordezkariak langileen ordezkari edo prebentzioko ordezkari gisa lan egin ahal izatea eragozten ari da zuzendaritza, errepresalia gisa. Lan Ikuskaritzan salatu du ELAK hori.
Era berean, ELAk salatu nahi du plantilla gero eta prekarioago dagoela, eta hori ere erabiltzen du zuzendaritzak langileen kontra: kaleratzeak egin ditu produktibitate baxua argudiatuz, diziplina kaleratzeak, zigorrak, lanpostu aldaketak... Askotan halako neurriak hartu ditu langileak kontziliatzen saiatu direnean, aparteko ordurik sartu nahi izan ez dutenean, sindikatu jakin bateko ordezkari ez direlako, edo oporrak hartzea galarazi nahi izan dietelako, besteak beste.
Gogoratu behar dugu enpresa hau zigortua izan dela jada sindikatuoi informazioa ez igortzeagatik azpikontratazioei, lan kontratuei eta lanaldiaren erregistroei buruz. Eta metaleko grebarekin bat egiteagatik kaleratu zituzten langileak berriz onartzera ere kondenatua izan da.
Gainera, zuzendaritza egungo egoera aprobetxatzen ari da jantokiko eremuak kentzeko, langileen armairuak aldatzeko eta haiek bertan egon gabe ere zabaldu izan dituzte. Hori guztia CCOO eta UGT sindikatuen babesarekin, lan baldintzetan hitzarmen erregresibo bat sinatu baitute, Hitzarmen Sektorialeko gehienezko lanaldia gainditzen duen lanaldi bat ezarriz. Hori ere salatu du epaitegietan ELAko Atal Sindikalak.