EHko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioa burutuko du ostiralean Gasteizen

2024/03/13
Martxoaren 15ean arratsaldeko 18:30etan "Etxebizitza eta oinarrizko beharrizanak bermatu" lelopean kontzentrazioa zein performancea burutuko dir ostiral honetan Gasteizen.

Oraingoan etxebizitzaren problematika izango da lan ardatza, denbora daramagu eskubidearen merkantilizazioa salatzen, batzuen aberastasuna besteon miseria dela azaleratzen. Hori dela eta, Gasteizko Karta Sozialak, hiriburuko eragile ezberdinekin batera (Ongi Etorri Errefuxiatuak, Batuta Sarea...) mobilizazioa deitu dugu ostiralerako, martxoaren 15erako alegia.

Honakoa, astelehenean Iruñanan zein Nafarroan aurkeztu zuten Alternatiba Ekosozial Justuaren kanpainaren barne kokatzen da.