COLISEÉ MIÑANO ERRESIDENTZIA (GASTEIZ)
Lanuzteak erabateko jarraipena izan du, beste behin

Gasteizko Colisee Miñanoko lantaldeak hilabete darama borrokan sufritzen ari diren baldintza eskasak eta egoiliarren arreta eta bizitza kalitatea hobetzeko. Izan ere, enpresak soldatak hobetuko zituela agindu zuen, erresidentziaren eta Aldundiaren arteko II. Hitzarmen Markoa sinatu ondoren. Horrek hobekuntza nabarmena ekarriko zien gerokulturei. Baina enpresak ez ditu soldatak handitu, eta gainera, plantillaren zenbait plus murriztu ditu.
Erresidentziako egoiliarrei, aldiz, %6 eta %10 bitartean igo zaie kuota, egin ez duten langileen soldata hobekuntza argudiatuta. Gogora dezagun langileek Gutxieneko Soldata Minimoaren azpitik kobratzen jarraitzen dutela, eta egoiliarren zaintza ez dela beharko lukeena.
Langileak nekatuta daude laneko egunerokotasunean jasan beharreko presioarekin eta gainkargarekin, etengabeko langileen faltarekin, gehiegizko lanaldiekin, ataza anitzekin... Horregatik, prest daude mobilizazioekin jarraitzeko.