Tapia Legearen kontrako Bizikletada maiatzaren 7an

2022/05/04
Larunbat honetarako Gasteizko auzo ezberdinetatik igaroko den bizikleta martxa antolatu du Araba Bizirikek Tapia Legearen kontra. Hitzordua goizeko 11etan izango da Alde Zaharreko Farolonean.

Horrez gain, Araba Bizirik kolektiboak Tapia Legearen kontra eta lurraren defentsaren alde hitzaldi ezberdin antolatu ditu. Hauek gaiaren inguruan dagoen jakituria eta informazioa partekatzeko asmoz egin dira, hori dela eta, aste honetan hiru hitzaldi ezberdin daude:  gaur bertan Aramaion Adrian Almazan izango dugu larrialdi klimatikoaren inguruan zenbait hausnarketa egiten eta bitartean, Elgoibarren Goinederreko Oier Etxeberria eta Arabako Mendiak Askeko Iñigo Lezak energiaren ereduen inguruan arituko dira, eta ostiralean Sumendi espazioan (Gasteizen) Iñaki Gil de San Vicentek klase borrokaren eta lurraren defentsaz hitz egingo du. Hitzaldi guztiak grabatuak izaten dira eta Araba Bizirikek duen you tube kanalean eskegitzen dira.

Hori gutxi balitz, maiatzaren 10ean, kontzentrazioa deitu dute Foru plazan goizeko 11etan eta maiatzaren 14ean manifestazioa 19etan Bilbo plazatik abiatuta.

 

LURRA DEFENDATUKO DUGU- TAPIA LEGEARI EZ!