Rana Plaza gogoan

  • Noiz 2019/04/24
  • Non Bilbo eta Gasteiz

Apirilaren 24an, 3 urte beteko dira Bangladeshen Rana Plazako tragedia gertatu zenetik, hau da, ehungintza-industriako hondamenik larriena, 1.138 pertsona hil baitziren, eta 2.000 baino gehiago zauritu, fabrika bat behera etortzearen ondorioz.

Emakumeen Mundu Martxak eta nazioarteko Arropa Garbia Kanpainak dei egiten dugu ehungintzako langileen egoera globala salatzera: 14 orduko lanaldiak, miseriazko soldatak, fabriketan gutxieneko segurtasun-baldintzak ez egotea eta abar, arropa-enpresa multinazionalek etekina ateratzen duten bitartean, munduko milioika emakumeren lanaren bidez.

Rana Plazako tragedia gogoratzeko, eta borroka feminista gero eta beharrezkoagoa delako, proposatzen dizuegu parte har dezazuela apirilaren 24an (asteazkena) antolatuta dauden salaketa-ekintzetan.

Adi hitzorduei!

BILBO: 18:30etan Zara aurrean (Gran Via, 23).

GASTEIZ: 19:30etan Corte Ingles aurrean (Gasteiz).

 

#RanaPlazaNeverAgain

#RanaPlazaGogoan

#FreedomSafetyLivingWage

#ProtectProgress