A25 ekitaldia zuzenean | Funtsezkoak izatetik berriz ere ikusezin izatera?

2020/11/24
Azaroaren 25ean ELAk ekitaldi berezia eskainiko du, online. COVID-19k sortutako krisiak lehendik ere prekarizatutako eta feminizatutako sektoreetan emakume askok erakunde publikoen aldetik pairatzen zuten indarkeria utzi du agerian. Azaroaren 25ean, 12:00etan, ELAren webean ikusi ahal izango den ekitaldian ELAko Genero Berdintasuna ataleko Jone Bengoetxeak eta Nahia Fernándezek hartuko dute parte, Argitan, Emakumeentzako Aholku Etxeko kide Mireia Sainzekin batera.