Bilbo #FeministonHerria izango da urriaren 27an

Feministon Herria 10:00tan hasiko da gosari feminista batekin, eta egun osoan zehar luzatuko da. Besteak beste hitzaldiak, mahai-inguruak, performanceak, azoka, herri-bazkaria, manifestazioa edo kontzertuak egongo dira.
ELAko berdintasun arduradun Jone Bengoetxeak azpimarratzen duenez, Feministon Herria Emakumeen Mundu Martxaren baitan erakunde feministak garatzen ari diren alternatiba eta erresistentziak erakusteko leku aproposa da: indarkeria transistemikoak; bizitzaren jasangarritasuna; gorputzak eta sexualitateak; eta sarean egindako lana eta dibertsitatearen kudeaketa.
“Herri feminista bat eraikitzeko prozesua zerbait kolektiboa da. Bakoitzaren gauza da, Euskal Herriko zein beste lurralde batzuetako mugimendu feministarena eta sistema kapitalista, hetereopatriarkal, arrazista eta kolonial honen aurka eusten ari diren mugimenduena. Ekimen honen leloak dion bezala gure aurrekoek hasi zuten bidean elkarrekin goaz urruti heldu nahi dugulako, gure lurraldeen eta gorputzen soberania izateraino, alegia”.