M8| Bizitzaren lehen lerroan ¡Esencialmente vivas!

Hala, urtero bezala, eta aurten are gehiago, ELAtik lehen borroka-lerroan egon diren eta dauden emakume langile horiek guztiak omendu nahi ditugu: egoitzetako langileak; etxeko eta zaintzako langileak; garbitzaileak; osasun-langileak; hezkuntza-komunitatea; etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileak; teleoperadoreak; merkataritzako, elikadurako eta ostalaritzako langileak... Zerrendak ez du amaierarik.
Beraientzat gure txalo guztiak!
ELAk martxoaren 8an elkarretaratze desberdinak egingo ditu Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburuetako Aldundien aurrean goizeko 10:30tan. Nafarroan, Iruñean, talde argazki kolektiboa aterako da sindikatuan goiz horretan bertan.
Bestalde, Euskal Herriko Mugimendu Feministak ondorengo manifestazioak deitu ditu:
Donostia. 18:30ean Antiguoko tuneletik.
Gasteiz. 19:00etan San Anton plazatik.
Baiona. 12:00etan Ospitaletik.
Bilbo. 19:00etan Jesusen bihotzetik.
Iruñea. 19:00 eta 20:00etan auzo eta herrietan mobilizazioak.
GORA ELA FEMINISTA!