Bilbobuseko langileek martxoaren 3ko eraso sexista salatu dute

Martxoaren 3ko gauean, gizon batek bere bikotekidea zen emakume bati eraso egin zion Bilbobuseko 10. linean. Eraso sexista gelditzeko esku hartu zuen gidariari ere eraso egin zion. Horregatik, ELAk deituta, Bilbobuseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon. Alde batetik, martxoaren 3ko eraso matxista salatu nahi izan dute, eta, bestetik, lan egiteko orduan garraioko langileek jasan behar dituzten indarkeria mota desberdinekiko segurtasun eza eta esposizioa agerian utzi nahi izan dute.
ELAk elkartasuna adierazi nahi dio erasoa jasan duen kideari, eta gertaeren aurrean izandako jarrera eta ekintza eskertu. Sindikatua ez da nekatuko indarkeria matxista ingurune eta adierazpen guztietan salatzen.