MARTXOAK 8
Borroka antirrazista ardatz, *Emakumeen Nazioarteko Egunean

Sindikatuak dio aspaldi ikasi zutela ustez unibertsalak ziren kezka edota arazoak ez zirela denontzat kezka iturri nagusi; alegia, gizonen kezketatik eta beharretatik eraiki zela sindikalismoa, haien arazo eta interesak denonak balira bezala. Aspaldi konturatu zen, ordea, ez dela gauza bera gizona ala emakumea izan, ezta lan munduan ere. “Bada garaia, ordea, geure buruari galderak egiten jarraitzeko: gauza bera al da emakume langile zuria ala arrazializatua izatea?”, galdetu dio ELAk bere buruari.
Bere buruari galderak eta interpelazio zuzena egiten doan bitartean, paraleloki badoa sindikatu feminista eta antirrazista eraikitzeko urratsak egiten; baita dagoeneko emandako pausoak aitortzen ere.
Horregatik, 2025eko Martxoaren 8an, egun lan munduan eta feminismo antirrazistaren bueltan ematen ari diren borroka eta praxi feminista eta antirrazista desberdinak azaleratu nahi ditu, protagonistei ahotsa emateko eta euren lanari aitortza egiteko.