E28: Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunean Chrysallis eta Errespetuz elkartearekin hausnartzen

2017/06/29
Ekainak 28, Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunean, ELAk aniztasunari buruzko hausnarketa piztu zuen Bilboko Bilborock aretoan. Hausnarketa horretan bide lagun izan zituen Euskal Herriko adin txikiko transexualen senideen Chrysallis elkarteko kide Aingeru Mayor eta pertsona transexualen eskubideen aldeko Errespetuz elkartearen ordezkari Sarai Montes. Lehenik eta behin, eta girotzeko asmoz, Diversxs filma (Apoyo positivoren lana) ikusteko aukera egon zen: sexu genero identitateaz haratago, besteak beste Hiesa edo aniztasun funtzionala duten pertsonen testigantza entzuteko aukera eman zuen filmak, euren aniztasunaz gozatzen ikusteko aukera eskaini ere.