Ehunka garbitzaile mobilizatu dira Soldata Arrakalaren Aurkako Egunean

ELAk urteak daramatza garbiketaren sektorean dagoen soldata arrakala salatzen. Adibide bat: erreferentzia gisa Gipuzkoako bide garbiketako soldatak hartuta, 2022an 26.300 eurora iristen ziren, bide garbiketaren –sektore maskulinizatua– eta barrualdeko garbiketaren –sektore feminizatua– arteko arrakala 8.000 euro ingurukoa da.
Zuritze moreko politikak bogan daude alderdi eta administrazio publikoetan. Zuritze horren aurrean, soldatetan benetako berdintasuna aldarrikatzen duten langileak mespretxatu egiten dituzte, kaleratu egiten dituzte edo lanpostuak galtzeko mehatxua egiten diete. Hori da, hain zuzen ere, Bermeoko langileen kasua; administrazioak mehatxatu egiten du zerbitzua publifikatu eta lanpostu horiek arriskuan jartzearekin.
Horregatik guztiagatik, otsailaren 22an ELAk soldata-arrakala ezabatzea eskatzen du. Datuak ikaragarriak dira: EAEn arrakala orokorra %24,2koa da eta Nafarroan %28,8koa. Beraz, gatazka sindikal feministak genero-arrakalen eta utzikeria administratiboaren aurkako txertorik onena dira.