GERNIKAKO SARE FEMINISTA

ELA sindikatuak parte hartu du abenduaren 14ko manifestazioan

2024/12/19
ELA sindikatuak parte hartu du Abenduaren 14an arratsaldeko 6retan Gernikako Sare Feministak deitutako manifestazioan.

GUK SINISTEN ZAITUGU ETA ZUREKIN GAUDE lelopean, erasotuarekin babes eta elkartasun osoa adierazi du ELAk. Indarkeria matxistaren aurkako borroka erdigunean jartzeko deia egiten du eta horretarako neurri eraginkorrak beharrezkoak dira.