INDARKERIA MATXISTA

ELAk bat egiten du 2024ko lehenengo erailketa matxista salatzeko deialdiekin

2024/05/07
33 urteko emakume bat bortizki eraila izan zen pasadan maiatzaren 3an Donibane Lohitzuneko hotel batean. Aurten Euskal Herrian gertatu den lehen erailketa matxista dau. Honen aurrean, ELAk bat egiten du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak eginiko deialdi desberdinekin eta bertan parte hartzera deitzen du.

Ipar Euskal Herriko mugimendu feministak argi utzi du azken hilketa matxista honen atzean dagoen arduragabekeri instituzionala bai polizia, fiskaltza zein epaileen aldetik. Eraildako emakumea babesik gabe utzi izana salatu dute baita ere indarkeria matxista zantzu eta gertakari argiak zituen kasu baten aurrean.

Aski da! Nazkatuta eta haserre gaude!

Adi Hego Euskal Herriko deialdiei:

  • Bilbo: maiatzak 8, 18:30etan Arriaga Antzokian
  • Gasteiz: maiatzak 8, 19:30etan Ama Zuriaren Plazan
  • Donostia: maiatzak 7, Bulebarren

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren adierazpena