GREBA FEMINISTA OROKORRA
ELAk gaitzetsi du hiru grebalari feminista deklaratzera deitzea, grebako protestekin lotuta
2024/06/04
ELAk bat egin du mugimendu feministak biharko, ekainaren 5erako, Azpeitian (Gipuzkoa) deitutako elkarretaratzearekin. Bertan, hiru pertsona, guztiak grebalari feministak, deklaratzera deituta daude, azaroaren 30eko greba feministan autobide batean trafikoa mozteagatik. Desordena publikoaren delitua egotzi diete, eta, beraz, sei hilabete eta hiru urte arteko espetxe zigorrak ezar ditzake epaileak. Elkarretaratzea 09:45ean izango da, epaitegien aurrean, ordu berean deklaratuko baitute.
ELAren ustez, "bidegabea eta neurriz kanpokoa" da eskatzen den zigorra, eta protestaren kriminalizazioaren adibide garbia dela dio. Izan ere, sindikatuak behin baino gehiagotan eskatu du Mozal Legea indargabetzea.