ELAko emakumeok* Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetarako prest!

2019/10/16
Azaroaren 1etik 3ra Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak ospatuko dira Durangon, eta ELAko emakumeok* ere bertan izango gara.

Azaroaren 1ean, gainera, hitzordu berezia dugu Jardunaldietan. Izan ere, egun horretan `Berdea da more berria´ liburuaren aurkezpena izango dugu Onintza Iruretaren zein liburuko hainbat protagonisten eskutik; ondoren gatazka sindikal eta feminista ezberdinetako emakumeekin* solasaldia egingo dugu. 13:00 eta 14:30 artean izango da, Fray Juan de Zumarragan institutuan. Bertan ikusiko dugu elkar!