Emakume futbolariekin bat

2019/10/23
Espainiar estatuko lehen mailako futbol ligan jokatzen eta, horrenbestez, soldatapean lan egiten duten emakume jokalariak borrokan daude. Beraien hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari dira, eta greba deialdi bat aurrikusi dute ere.

Espainiar estatuko lehen mailako futbol ligan jokatzen eta, horrenbestez, soldatapean lan egiten duten emakume jokalariak borrokan daude. Beraien hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari dira, eta greba deialdi bat aurrikusi dute ere.

Gizonekin alderatuz genero diskriminazio garbia azalerazten duen adibidea dugu hau. Askorentzat diskriminazio “naturala” izan liteke arrazoi biologikoei helduz, hau auzitan jartzeko arrazoiak badaude ere. Logika kapitalista eta negozio erraldoia den futbol munduaren baitan ere emakumezkoen futbolak orain arte ez du etekin ekonomiko nabarmenik eman.

Horrela, ELA sindikatuak emakume langile hauen antolakuntza eta borroka txalotu eta babestu egin nahi du. Badakigu horrelako gatazkak lan baldintzen hobekuntzez haratago doazen gatazkak direla; alegia, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borrokak direla, emakumeen boteretze feminista prozesuez gain.

Etorkizunerako lehen pausoa izan daitekeen berdintasunaren aldeko hitzarmen honetan honako edukiak negoziatu nahi dituzte, besteak beste: partzialtasunarekin bukatzeko urratsak (orain 20 ordukoa den asteko lanaldia 30 ordutaraino luzatzea); 20.000€ko gutxieneko soldata; amatasun eskubidearen babes eta laguntzak; laneko baja kasuetan ordainsariaren %100a jasotzea; antzinatasunaren aitortza; sexu jazarpenerako protokoloa; oporren osotasunaren aitortza, gizonen hitzarmenean jasotzen den bezelaxe.

Era berean, ELAtik gogorarazi nahi dugu Bizkaiko kirol lokal eta zelaietako langileek urriaren 28tik azaroaren 10era sektoreko greba deialdia deituta dutela. Langile hauen aldarrikapenak eta emakume futbolarienak ez daude hain urrun: lanaldi partzialak, soldata baxuak... Alegia, bizitza proiektu bat garatzeko ezinezkoak diren lan baldintza prekarioak, oro har.

Herri administrazioentzat kirola eta kultura propaganda tresna eraginkorrak izan ohi dira. Oraingoan espektakulotik errealitatera salto egiteko aukera paregabea dute, langileak diren kirolarien lan baldintzak aitortuz, hobetuz, eta batez ere, hitzarmen duinak sinatuz.