Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketak Bilbon egingo dira, urriaren 22tik 28ra

2018/10/16
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren ordezkariek urriaren 22tik 28ra bitartean Bilbon egingo diren XI. Nazioarteko Topaketak aurkeztu dituzte. ELAren ordezkaritza bat ere presente egon da aurkezpen ekitaldian.

Aste osoan zehar hamaika ekimen antolatu diren arren, hitzordurik garrantzitsuena urriaren 27an izango da, larunbata. Izan ere egun osoan zehar Bilboko Areatzak Feministon Herria egingo da. Bertan Euskal Herrian martxan dauden proiektu feminista ezberdinak ezagutzeko parada egongo da. Gainera, Emakumeen Mundu Martxaren nazioarteko topaketa hauetan izango diren 42 herrialdeetako emakumeek ere protagonismo berezia izango dute.