Emakumeok sistemari planto!

2018/03/07
ELAk bat egiten du mugimendu feministak Martxoaren 8rako deitutako mobilizazioekin. Geuk ere planto egingo dugu, sistema honek emakumeon lanik eta ekarpenik gabe funtzionatzen ez duela irudikatu nahi dugulako.

Gauzak honela ELAren egoitza guztiak itxita egongo dira deitutako lanuzteekin bat eginez, goizez 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 22:00etara. Gainera, ELAk dei egiten die militante guztiei Euskal Herriko hiri, herri zein eskualdeetan egingo diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera.