Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa Bilbon izango da

2018/05/15
“Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara!” lelopean, gaur Bilboko Areatzan urriaren 22tik 28ra bitartean Bilbon izango den Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketaren berri eman da.

2016an jaso zuen gonbidapena Euskal Herriko Mundu Martxak Mozanbiken, Euskal Herriko mugimenduaren indarra eta izaera herritarra eta aliantzak sortzeko duen gaitasunaren erakusgarri. Bilboko Areatzan gaur emandako prentsaurrekoan iragarri du erronka onartzea erabaki duela, asanbladan. Aldi berean, urriaren 27an bertan Feministon Herria bezala izendatua izan den ekimena ere aurkeztu da. 

Hauetan guztietan ELAtik ere buru-belarri ari gara parte hartzen, herri feminista bat eraikitzeko prozesuak kolektiboa behar duela izan sinetsita.