Gasteizko hilketa matxista salatzeko kontzentrazioa Mercedesen

2021/10/13
Mercedeseko Enpresa Batzordeak eta zuzendaritzak gogor gaitzesten dute Erika Tavaresen hilketa matxista; Erika Mercedesek Gasteizen duen lantegiko langilea zen. Horregatik, eta hilketa matxista berri honen biktimari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea deitu da fabrikako sarreretan urriaren 14rako, 12:00etan, ‘Eraso sexistarik ez! ¡No a las agresiones sexistas!’ lelopean.

Enpresa-batzordeak eta zuzendaritzak uste dute gertatutakoak agerian uzten duela oraindik eremu guztietan bide luzea dagoela egiteko eraso matxisten aurkako borrokan . “Bide hori konpromiso indibidual eta kolektibo argiarekin egin behar dugu, desberdintasunarekin eta indarkeria sexistarekin amaituko duena, gure gizarteko eremu guztietan ingurune matxistetan ainguratuta oraindik. Zuzendaritzak eta Batzordeak konpromiso hori gure gain hartzen dugu, are gehiago berezko gisa, gure desberdintasunetatik abiatuta eta gure eremuaren barruan, behar diren bitartekoak jar ditzagun gaitz sozial horrekin amaitzeko”, ohar bateratuak jasotzen duenez.