BERDINTASUNA

ELAk atxikimendua eman dio Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurkeztutako herri akordioari

2023/10/07
ELAk Euskal Herriko Mugimendu Feministak Hernanin deitutako prentsaurrekoan parte hartu du. Hamarnaka eragile sozial eta sindikatuk prozesu parte-hartzaile batean osatutako herri akordioari atxikimendua eman diote. Herri akordioa gizarte mugimenduko eragile sozial eta sindikalen ekarpenekin osatzen joan da azkenengo bi urteetan.

Herri akordioa gidatzen duen aldarrikapen nagusia zaintza eskubide kolektiboaren alde zaintza sistema publiko komunitarioa eraikitzea da. Greba feminista orokorrerako bi hilabete baino gutxiago falta direlarik, ELAk bat egiten du aldarrikapen hauekin eta bere konpromisoa erakusten du hurrengo asteetan aldarrikapen hauek ELAren ordezkaritza dagoen lantoki guzti-guztietara eramateko eta lantzeko.