Martxoaren 8an ere borroka sindikala eta feminista elkartuko ditugu

ELAk greba feministari egiten dion ekarpenik nagusiena sektore feminizatuetako borroketatik datorrela azpimarratu du Leire Txakartegi, berdintasun alorreko arduradunak.Txakartegirekin batera,Esther Saavedra eta Eva Arrieta izan dira Bilbon ELAren aldarrikapenak plazaratzeko agerraldian.
ELAren aburuz, iazko martxoak 8 inflexio puntu bat izan zen emakumeontzat. Indar erakustaldi garrantzitsua eman genuen. Emaitza ez zen kasualitatea izan, mugimendu feministak urte askotan egindako lanaren emaitza, baizik.
Deialdi berritzailea izan zen. Greba deialdia mugimendu feministak egin zuen eta enplegu formaletik haratago joan zen. Sistema produktibo eta erreproduktiboari plantoa irudikatu nahi izan genuen, ordainik gabeko lanak argitara atera; sistema honek ez duela funtzionatzen emakumeok esparru pribatuen egiten dugun zaintza lanik gabe.
Aldarrikapen politiko garbiak zituen greba izan zen, sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazistaren kontra deitutako greba baitzen.
Argi dago oso arrakastatsua izan zela baina egun hori despolitizatzeko saiakera argia ere egon zen. Gogoratu administrazio gehienak gehitu zirela grebara, berdintasunaren alde zeudela aldarrikatuz, nahiz eta hartzen dituzten erabaki politiko errealek emakumeen diskriminazio eta desberdintasun egoerak sakontzen jarraitu.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak egun honen irudia erabili nahi duela mobilizazio egun honetan salatzen den sistema heteropatriarkal, kapitalista eta arrazista honen erroei zuzenean heldu gabe, salatu du ELAk. Greba feministarekiko atxikimendu formala bai, baina sakoneko aldaketarik ez.
Administrazio publikoak emakumeon* lan eta bizi baldintzak hobetzeko tresna paregabeak dauzkate esku artean. Egiturazko genero arrakalen aurkako borrokan eredu izan daitezke eta izan behar dute, baina oraindik egin beharreko bidea luzea da.
Gaur egun, hitz eta diskurtso feministez haratago, Eusko Jaurlaritza berehala aldatu beharreko genero diskriminazio egoeren sortzailea da.
DIAGNOSTIKOA
Egoeraren larritasuna erakusten duten datu batzuk:
Eusko Jaurlaritzaren ardurapeko arloetan lan egiten duten 100.000 langileetatik %60a baino gehiago emakumeak* dira.
Denbora luzez salatzen gabiltzan bezela, 40.000 langile behin-behinekotasun egoeran lanean dihardute eta hauetatik, 30.000 emakumezkoak gara. Hau da, Eusko Jaurlaritzaren arloan, behin-behinekotasun egoeran dauden langileetatik, emakumezkoak* % 75a baino gehiago dira.
-
- Emakumeon behin-behinekotasun tasak administrazio autonomoan %65ak dira.
-
- Hezkuntza sektorean, sukalde eta garbiketa arloan emakumeen arteko behin-behinekotasuna %70a da.
-
- Justizian %80ko behin-behinekotasunak emakume aurpegia dauka.
-
- EHUn, arlo prekarioenak, gehiengo zabal batean emakumeak betetzen dituzte.
Eusko Jaurlaritzan, emakume eta gizonen arteko soldata arrakala %24koa da.
-
- Eusko Jaurlaritzak azpikontratatuta dituen emakumezkoak kontutan edukitzen baditugu, soldata arrakala are haundiagoa da oraindik.
-
- Osakidetzan, langileen %80a emakumezkoa izanik, zuzendaritza postuetan soilik %4 dira emakumezkoak.
-
- Hezkuntzan, zaintzarekin erlazio gehien duten sektoreetan soldata baldintzak bajuagoak dira, maila gorako irakasleekin alderatuta.
-
Adibide bat: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Heziketa Bereziko langileak kobratzen duten soldata, Bigarren Hezkuntzako irakasleak kobratzen dutena baino askoz bajuagoa da. Eta zer esanik ez, sukalde eta garbiketako sektoreaz hitzegiten badugu, sektore feminizatu (%88 sukalde arloan eta %91 garbiketan) eta prekariezatuenean.
-
-
Osakidetzan kontziliazio neurrien %92a emakumezkoek eskatzen dituzte,
-
Ertzaintzan, gaur arteko hautaketa prozesuetan, haurdunaldi prozesuan (erditze aurretik eta ondoren) dauden emakumeen diskriminazio egoera garbien frogak oso garbiak azaleratu dira.
Berdintasun planak: Eusko Jaurlaritzako sektore batzuetan, hezkuntzan esaterako, berdintasun planik ere ez da egin. Beste sektore batzuetan formalismo hutsak dira, edukirik gabekoak eta gauzatzeko aurrekonturik ez dutenak.
Lan osasun arloan, sistematikoki genero perspektiba baztertu egiten da.
Eusko Jaurlaritzan azpikontratatutako langileen %90 emakumezkoak dira. Hauetako askok eta askok lanaldi partzialak eta miseriazko soldatak dituzte.
ALDARRIKAPENAK
Eusko Jaurlaritzak, emakumeak bere ardurapeko arloetan pairatzen duten diskriminazioarekin benetan bukatzeko apostua egiten badu, greba feminista honetan salatzen diren egoerak sortzen dituzten erabakiak egunero hartzen dituela onartu behar du.
ELAk Eusko Jaurlaritzari aldarrikapen hauek bereak egin ditzan eskatzen dio:
-
- Gobernuaren arloan, 30,000 emakume baino gehiagok pairatzen dute behinbehinekotasun egoera larriaren aurrean, berehalako kontsolidazio prozesuak!!
-
- Soldata arrakalarekin bukatu:
-
- Sozialki balio berdina duten lanei, balio eta soldata berdina izan dezatela.
-
- Azpikontratatutako langileentzako ekiparazio edo lanpostua mantentzeko bermea duten rebertsio prozesuak.
-
- Ibilbide profesionalean diskriminazio positiboa.
-
- Lana eta biziaren harteko konziliazio duina batetarako neurri efektiboak (lanaldi egokiak, erantzukidetasuna bultzatzeko neurriak,...)
-
-
- Negoziazio kolektibo errealaren eskubidea bueltatzea, gehiengoei errespetua izanik eta aldebakarreko erabakirik edo kanpoko injerentzitik gabe.
-
- Berdintasun plan errealak, derrigorrez bete beharrekoak: genero politika publiko orokorretatik haratago, langile publikoen lan baldintzak genero ikuspegitik negoziatzea eragin loteslearekin.
-
- Genero klausulak bermatzea kontratazioetan.
-
- Zaintzaren benetako balioa aitortu diskurtsoez aparte: Lana eta bizitza pertsonala uztartzeko kontziliazio neurri eraginkorrez aparte, erantzunkidetasun soziala bultzatu gizarte eredu bezala.
-
- Bizitzarako ezinbestekoak diren, zerbitzu publiko, doakoak eta unibertsalak.