A25

Indarkeria matxistaren aurrean, zaintza sistema irauli!

2023/11/20
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean, zaintzaren esparruetan langileek bizi duten indarkeria matxista salatu nahi du ELAk.

Zaintza lanek aitortzarik ez izateak eragin zuzena du langileen baldintetan, besteak beste, indarkeriaren aurrean zaurgarritasun egoeran uzten ditu langileak. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuan eta Etxe barruko langileen kasuan zehazki, lantokiak erabiltzaileen bizilekuak berak dira, eta botere publikoek ez dute inolako prebentzio, ikuskapen edota artatze mekanismorik aurreikusten langileen aurkako indarkeria matxistaren aurrean.

ELAk instituzio publikoei dagokien ardura har dezaten eskatuko du azaroaren 25 honetan, hala nola enpresa pribatu eta patronalei indarkeria matxistaren aurkako protokolo eraginkorrak ezar ditzaten, zaintza lanen berezitasunak kontuan hartuz eta batez ere, etxebizitzak ere lantokiak direla abiapuntutzat hartuta.

Gauzak horrela, EHko Mugimendu Feministak Azaroak 25ean deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitu du ELAk:

- Gasteiz: 12:30 San Anton

- Iruñea: 18:00 Gaztelu Plaza

- Donostia: 12:00 Bulevar

- Bilbo: 18:00 Jesusen Bihotza