Indarkeria sexistaren protokoloaren berritze prozesuan eta 2018ko Nazioarteko Topaketen prestaketa lanetan parte hartu du ELAk

2017/09/27
Irailaren 23an Bergaran Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak asanblada ireki ederra burutu zuen Bergarako gaztetxean. Bertan izan ziren, ELAren izenean, Jone Bengoetxea eta Maddi Aspiazu. Bergarako Martxanterak taldearen harrera ta zaintza paregabea izan zen. Bi lan ildo nagusi jorratu ziren bertan: Indarkeria sexistaren protokoloaren berritze prozesua eta 2018ko Nazioarteko Topaketak Euskal Herrian. Erronkaz eta ilusioz beteriko ikasturtea dator. MARTXAN DENAK ASKE IZAN ARTE!!!