M8ko greba feministarako zerbitzu minimoen inguruan aurkeztutako helegitea partzialki onartu dute

2018/03/07
ELAk salatu bezala, Eusko Jaurlaritzak Martxoak 8ko greba feministarako gutxieneko zerbitzuak gogortu zituen emakumeon grebarako eskubidea urratuz. Sindikatuok berehala inpugnatu egin genituen ezarritako zerbitzu minimo horiek. Bada, dagoeneko ebazpena jaso dugu eta partzialki onartu dute gure helegitea. Horrela, nagusientzako egoitzetan %50an jarri dituzte zerbitzu minimoak, aurretik ezarritako %70ekoak jaitsiz. Bestalde, II eta III. Graduko aitortutako menpekotasuna %70etik gorakoa duten erabiltzaileentzako egoitzetan, %80tik %70era jaitsi dituzte.

Gutxieneko zerbitzuak txikitzea lortu badugu ere, argi ikusten dugu ezarritako gutxieneko zerbitzuek urratu egiten dutela emakumeon grebarako eskubidea. Gainera, sektore feminizatuenak izan dituzten jopuntuan gutxieneko zerbitzuak zehazterako garaian.

Gaineratu beharra dugu egunotan instituzioetatik grebaren aldeko mezu ugari jasotzen egon garela, baina mahai gainean dugun kontuarekin argi geratzen dela aldarrikapenen eta benetako praktika eta jardueren artean dagoen aldea.