M8: Zergatik bat egin greba feministarekin?

2018/02/14
Martxoak 8, Emakumeon Nazioarteko Eguna, badator eta dakizuenez, aurten nazioarteko mugimendu feministak deituta, greba feministaren deialdia dugu eskuartean. ELAk ere bat egingo du deialdiarekin. Zergatik? Bada, arrazoiak jarraian aurkituko dituzu.

Esparru produktibotik haratago doan greba feministak lau greba ardatz izango ditu: Lana, kontsumoa, zaintza eta hezkuntza. 

Gure aportazioa enpleguaren esparruan isladatuko da lan zentroetan 4 ordutako lanuzteetara deituz goizez eta arratsaldez: 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00ak arte.
 
Mugimendu feministak hainbat ekimen eta mobilizazio antolatuko ditu egun horretarako baina 12:00tan eta 20:00etan ekimen bateratuak egingo dira Hego Euskal Herriko hiriburu eta herri desberdinetan. 

Eta zuk, benetan ez al duzu arrazoirik greba egiteko? 

M8: Zergatik bat egin greba feministarekin?