Maiatzak 1ean bandera moreak airean (Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa)

2016/05/02
Zergatik aireratu bandera more eta feministak Maiatzaren 1ean?

Emakumeak ere langile klasea gara.

Hau agerikoa da.

Emakumeok eskubidea dugu baldintza duin eta justuetako enplegu eta bizitzak izateko!

Zergatik aireratu bandera more eta feministak Maiatzaren 1ean?

- Hiritarron erdiak, hau da, emakumeak garelako bizitzaren iraunkortasuna bermatzeko ezinbestekoak diren lanak egiten ditugunak: zaintza lanak. Langile klasea mantentzeko ere ezinbestekoak diren lanak dira eta emakumeon gorputzengan bititza sozial, laboral, pertsonal eta osasunean eragin zuzena dute.

- Emakumeok beti egin izan diogulako aurre prekarietateari, krisia baino lehenago,bitartean eta ondoren, eta baita murrizketen ondorioei ere. (Pobrezia eta prekarietateak emakume aurpegia du).

 

Lana sobera dugu, bizitza da falta duguna.

Produkzioa erreprodukzioaren gainetik dago sistema heteropatriarkal kapitalista honetan.Produzitzea pertsonak eta gure buruak zaintzearen gainetik dago.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxatik bat egiten dugu langile klaseak gure herrian egun aurre egiten dieten borrokekin, baina argi dugu feminismoek jarritako begirada, ahots eta norabideak ez baditugu kontutan hartzen, borroka hauek erdi bidean geratuko direla.

Batzen gaituena elkar aldentzen gaituena baino gehiago dela jakinik, gogorarazi nahi dugu:

- Amantalak kalera! Torloju, traktore eta ordenagailuekin batera!

- Bizitzaren iraunkortasunerako ezinbesteko lanak sozial, politiko eta ekonomikoki berbaloratu eta balioan jartzea.

- Gizon eta emakumeen artean zaintza eta etxeko lanen berbanaketa ekitatiboa eta berrantolaketa soziala exijitzen dugu!

- Soldatapeko etxeko lana erregularizatu eta gainontzeko lan sektoreekin parekatu!

Sindikalgintza eta eraldaketa erradikalak feministak izango dira edo ez dira izango!

Patriarkatua eta kapitala, aliantza kriminala!

GORA BORROKA FEMINISTA! GORA EMAKUME LANGILEAK!