#NiEreLolitaNaiz

2017/12/06
AURORA LOLITA CHAVEZ IXCAQUIC, ekintzaile indigena eta feminista guatemalarra Euskal Herrian da pasa den ekaina ez geroztik aldi-baterako errefuxiatu moduan eta Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak kanpaina bat jarri du abian Lolita babestu eta elkartasuna luzatzeko helburuz.

#NiEreLolitaNaiz

 

AURORA LOLITA CHAVEZ IXCAQUIC, ekintzaile indigena eta feminista guatemalarra Euskal Herrian da, pasaden ekaina ez geroztik, aldi-baterako errefuxiatu moduan. Chavez Consejo de Pueblos K’iche’s por la Defensa de la Vida, Madre Naturaleza, Tierra y Territorio (CPK)-ko kidea izatez gain, Tzakat Antzinako Sendalari Feministen Sareko kidea ere bada. Gaztetxotatik jardun du kapitalismo eta patriarkatu basatiaren aurrean, gorputz-lurraldeen aldeko borrokan.

2005 a ez geroztik Giza Eskubideen Inter-amerikar Batzordeak (CIDH) babeserako kautelazko neurriak ipini zizkion, baina estatu guatemalarrak ez ditu bete. Hori horrela, bere kontrako atentatu eta salaketa ugari ditu, azkena, iazko ekainean, Quichen, bere bizitokian gertatua. Ilegalki basoko egurra ateratzen ari zirela, hori geldiarazteko asmotan hainbat ekintzaile joan ziren eta tiroka hartu zituzten armak soinean zituzten hainbatek. Horregatik, alde egin behar izan du eta azken hilabeteak Euskal Herrian daramatza errefuxiatu.

Urteak dira Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik Guatemalako Tzakat Antzinako Sendalari Feministen Sarearekin aliantza dugula. Horregatik, eta internazionalismo feminista dugulako oinarri, Lolitaren egoera ezagutarazteko eta askotariko babes adierazpenak lortzeko kanpaina hau abiatzeko apustua egin dugu: #NiEreLolitaNaiz

Kanpaina honen helburuak hauexek dira:

- Lolitaren egoera eta beste hainbat eta hainbat ekintzaileren egoeraren berri ematea. Horrekin batera, kapitalismoaren alderdirik gordinenaren jabe izatea, hau da, nola globalizazioaren eraginez, mendebaldeko herrialdetako, eta Europako hainbat enpresa trasnazionalek herrialdeak pobretzen, ustiatzen eta bertakoak akabatzen dituzten.

- Euskal Herrian, elkartasun internazional feminista sustatzea. Horretarako bi bide proposatzen ditugu:

1.- Argazkiak ateratzea #NiEreLolitaNaiz lema soinean hartuta eta emakumemartxa@gmail.com helbidera bidaltzea.

2.- Lolitaren itzulera oztopoz eta mugaz betea dago, horietako bat ekonomikoa da. Bertan, bere defentsa prestatu ahal izateko abokatua ordaintzeko eta bizitoki berri baterako alokairua, jatekoa... edukitzeko diru-bilketa egiten gabiltza. Egin zure ekarpena kontu korronte honetara: ES14 3035 0134 441340041849 (izena: LOLITA jarri).

 

Mila esker, lortuko dugu!