Sexu Askapenerako Nazioarteko eguna
Trans borroka klase borroka da

Zein egoera bizi dute trans pertsonek lan munduan? Eta nola sortu estrategia sindikal eraginkorrak euren eskubideen defentsan? Datorren ekainaren 26an, Sexu Askapenerako Nazioarteko egunaren harira, ELAko kideak galdera hauen inguruan hausnartzeko elkartuko dira Gasteizen. Gogoeta honetan bidelagun izango dituzte Mar Cambrollé (ATA-Sylvia Rivera eta Federación Plataforma Trans-eko lehendakaria), Loratuz Lotuko kideak (Euskal Herriko trans helduentzako elkartea) eta Ikusguneko lagunak (Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokia).
Ekitaldia 10:30etan ospatuko da, Gasteizko EHUko letren fakultatean.
Trans pertsonen eskubideen defentsan, sindikalismoa bidelagun!