Uztaritzen gertatutako erailketa matxista salatzeko Emakumeen Mundu Martxak deitutako kontzentrazioetan parte hartzeko deia egiten du ELAk

2017/09/18
Uztaritzen gertatutako erailketa matxista salatzeko kontzentrazioak deitu ditu Emakumeen Mundu Martxak. Eraso sexistarik ez! lelopean, kontzentrazioak izango dira gaur, irailak 18, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Erailketa salatzeko eta horri erantzuteko izango diren ekintzetan parte hartzeko deia egin nahi dugu ELA sindikatutik. Jarraian, kontzentrazioen hitzorduak aurkituko dituzue.

Hona hemen Uztaritzeko erailketa matxista salatzeko Emakumeen Mundu Martxak deitutako kontzentrazioen hitzorduak:

  • Gasteiz: 20:00- Andra Mari Zuria
  • Iruñea: 20:00 - Udaletxea
  • Bilbo: 19:30 - Arriaga
  • Donostia: 19:00 - Bulebard