ZAINTZAK ERDIGUNERA
Zaintzak antolatzeko dauden oztopo eta premien inguruan hausnartu du ELAk, Madrilen

Leire Gallegok eta Nahia Fernandezek, ELAko genero arloko kideek, parte hartu dute `Fierce-Una mirada interseccional a los cuidados: Iniciativas y propuestas de acción´ izeneko jardunaldietan, Madrilen. Complutense Unibertsitateko ikertzaileek datozen hilabeteetan antolatuko dituzten hiru jardunaldietako lehena izango da. Ekainaren 22ean egin diren jardunaldietan, Espainiako eta Euskal Herriko eragile, gizarte-mugimendu eta erakundeek parte hartu dute, hala nola etxeko langileen kolektiboak, dibertsitate funtzionala duten pertsonek, LGTBIQ+ (SEDOAC, Etxeko Lurraldea, UJRC, Acufade, etab.). Bilera horietan, zaintzak antolatzeko orduan dauden oztopoen inguruan eztabaidatu da eta alternatibak planteatu dira.
Gaur egun, gizarte mugimenduen agendaren zentroan honako gai hauek daude: etxeko enplegua; migratzaileen erregularizazioa; iraupen luzeko zaintzak; zaintza sistemaren merkantilizazioa eta pribatizazioa; enpleguari eta zaintza lanei eskainitako denboraren berrantolaketa; hiriaren eredu emantzipatzailea...
ELAk aberasgarritzat jo du espazioa, zaintzaren gaia lantzen duten beste erakunde batzuekin aliantzak sortzeko balio duelako. Sindikatuarentzat oso garrantzitsua da hori, ELAk aspalditik jarri duelako zaintza ekintza sindikalaren erdigunean. Hori dela eta, sindikatuak bat egin du Euskal Herriko mugimendu feministak azaroaren 30erako deitu duen greba orokor feministarekin.