Zaintza erdigunera EH-ko mugimendu feministak deitutako M8ko greba orokorrean

2019/01/16
Euskal Herriko mugimendu feministak martxoaren 8ko greba feminista aurkeztu du Gasteizko Talka espazioan. Deitzaileek dei egin dute hiri eta herrietan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera. Azaldu dutenez, bost ardatz izango ditu 2019ko greba orokorrak: pentsionista, ikasle, zaintza, enplegua eta kontsumoa. Halere, aipamen berezia egin nahi izan diote zaintzaren gatazkari, horri zentralitatea emateko asmoz, Zentzu horretan, martxoaren 8an zaintza lanen ardura euren gain hartu dezatela eskatu diete gizonei, modu autonomoan eta ondo antolatuta.