SOLDATA ARRAKALAREN AURKAKO EGUNA

Mobilizazio jendetsua soldata eta genero arrakalaren aurka egiteko

2026/02/20 Genero politika Bilbo
Mobilizazio jendetsua soldata eta genero arrakalaren aurka egiteko
Gizon eta emakumeen arteko soldata berdintasunaren aldeko eta soldata-arrakalaren aurkako Europako Eguna da otsailaren 22an.  Horren atariko mobilizazioan, ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE sindikatuek eta Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko (MPEH) emakumeek aberastasunaren banaketa eta genero diskriminazioaren ezabatzea aldarrikatu dute. Martxoaren 8an eta martxoaren 17ko greba orokorrean kaleak betetzeko deia egin dute.