ELA-k bat egin zuen azken erailketa sexistak salatzeko bilkurekin

2015/10/08
Indarkeria matxistaren azken gertaera irmotasunez gaitzesten dugu eta berriz ere azpimarratu nahi dugu emakumeon aurkako indarkeria hau sistemikoa dela eta lehen mailako arazo politikoa izan behar duela.

Ez dira modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak; bizi garen jendartearean antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeriaren erabileraz ari gara. Patriarkatuan oinarrituriko jendarte batena.