SOLDATA ARRAKALAREN AURKAKO EGUNA
Mobilizazio jendetsua soldata eta genero arrakalaren aurka egiteko
2026/02/20 Genero politika Bilbo
Gizon eta emakumeen arteko soldata berdintasunaren aldeko eta soldata-arrakalaren aurkako Europako Eguna da otsailaren 22an. Horren atariko mobilizazioan, ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE sindikatuek eta Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko (MPEH) emakumeek aberastasunaren banaketa eta genero diskriminazioaren ezabatzea aldarrikatu dute. Martxoaren 8an eta martxoaren 17ko greba orokorrean kaleak betetzeko deia egin dute.
INEk argitaratutako 2023ko datuen arabera, Hego Euskal Herrian soldata-arrakala %19,3koa da, eta LGStik beherako soldata jasotzen duten 3 langiletik 2 emakumeak dira; gainera, 2025eko datuek erakusten dute pentsioen arrakala %28koa dela EAEn eta %32koa Nafarroan, eta kotizazio gabeko pentsio baxuenak jasotzen dituztenen artean emakumeak ia gizonen bikoitza direla (Nafarroan %69).