“Gipuzkoako erresidentzietan langile bakarra dago 13 egoiliarrentzako”

Txara I egoitzan izandako ikuskapenaren ondoren Gipuzkoako adinekoen egoitzetan gertatzen den zerbitzuaz galdetu ziotenean, Markel Olano Diputatu Nagusiak elkarrizketa batean ziurtatu zuen ratioa 0,5ekoa dela, beraz, Olanoren ustez, horrek esan nahi du langile bakoitzeko bi egoiliar daudela.
Haatik, hori ez da zuzena. Izan ere, Aldundiaren beraren dekretua oinarritzat hartuz gero, langileko batez besteko kopurua 13 erabiltzaile dira; Olanok aipatutako kopurutik oso urrun, alegia.
38/2007 FORU DEKRETUA
Aurreko taulan islatzen da erabiltzaile bakoitzak egunean zenbat zaintza minutu izango duen, menpekotasun mailaren arabera. Taulako guztizko kopurua da egunean jasotzen den zuzeneko arreta. Beraz, taulako batez besteko kopuruak adierazten duen guztizkoak esan nahi du Gipuzkoako batez besteko erabiltzaile bakoitzak egunean 111,014 minutuko zuzeneko arreta izaten duela.
Kontuan izanik egunak 1.440 minutu dituela (24 ordux 60min), arretako 111,014 minutu horiek egunaren %7,7 dira.
Langileen ratioa ezagutzeko aski da eguneko 1.440 minutuak zuzeneko arretako minutuen artean zatitzea:
Adibidea: 1.440min/111,014 min = 13.
Hau da, 13 erabiltzaileko langile bat dago.
Azpiko taulan jaso dugu dekretuaren arabera erabiltzaileko zenbat langile dauden. Markel Olanok esandakoarekin alderatuz gero:
OLANOren datuak |
GIPUZKOAKO BATEZ BESTEKO RATIOA |
Pertsona autonomoak |
Menpekota suna duten pertsonak |
Menpekotasun handiko pertsonak |
Unitate psikiatrikoko pertsonak |
720 min/eguna |
111,014 min/eguna |
50,545 min/eguna |
80,259 min/eguna |
129,945 min/eguna |
149,705 min/eguna |
2 erabiltzaile
Langile 1 |
13 erabiltzaile
Langile 1 |
28 erabiltzaile
Langile 1 |
18 erabiltzaile
Langile 1 |
11 erabiltzaile
Langile 1 |
9,6 erabiltzaile
Langile 1 |
TXARA I, 2021/10/07: 116 erabiltzaile
Donostiako Txara I egoitzako 2021eko urriaren 7ko datuak adibide konkretu gisa hartuta, hau da lantaldearen errealitatea:
- Goizeko 13 langile laguntzaile, 116 erabiltzaile (8,92 erabiltzaile langileko)
- Arratsaldeko 6 langile languntzaile, 116 erabiltzaile (19,33 erabiltzaile langileko)
- Gaueko 2 langile laguntzaile, 116 erabiltzaile (58 erabiltzaile langileko)
Arreta Markel Olanok esandakoa balitz, kopuruak honakoak izan beharko lirateke:
- Goizeko 58 langile laguntzaile, 116 erabiltzaile (2 erabiltzaile langileko)
- Arratsaldeko 58 langile laguntzaile, 116 erabiltzaile (2 erabiltzaile langileko)
- Gaueko 58 langile laguntzaile, 116 erabiltzaile (2 erabiltzaile langileko)
Beraz, datuak sektore guztira estrapolatuz gero, Olanok esandako 6.500 langileen lantaldea %650 handitu beharko litzateke.
BILERA ESKARIA ALDUNDIARI
ELA harrituta geratu da, oraingoan ere, Markel Olanoren jarrera ikusirik; datu ez zuzenak baliatuz langileen alde agertu nahi du, eta sindikatuari leporatzen dio profesional horien lana zikintzeko asmoa. Zarata eta propaganda gorabehera, denborak gauzak bere lekuan kokatzen ditu. Batik bat emakume hauei dagokienez, egoiliarren bizi-baldintzak eta euren lana inork baino hobetu ezagutzen baitute.
Diputatu Nagusiari gogorarazi nahi diogu langileen gehiengoak hautatu duela ELA ordezka ditzan, hauteskunde sindikalen bidez. Eta 252 greba egun eta pandemia igaro ondoren, Aldundia da behin eta berriz ukatzen duena egoitzetako errealitatea zuzenean ezagutzeko aukera, baita sindikatu honek eta langileek egin duten proposamena, berak hain gogotsu aipatzen dituen ratioak iriste aldera. Ez baitu gurekin bildu nahi. Eta ez dezagun ahaztu Aldundia dela hainbesteko ahaleginez jarduten duten eginbeharra duina izateko bitartekoak jarri nahi ez dituena.
Horregatik, Diputatu Nagusiari berriro eskatzen diogu ELAko langileekin bilera egin dezala, eta esateko dutena entzun diezaiela.