BIZKAIKO ERRESIDENTZIAK

“Hilaren amaierara iristeko orekak egiten ditugun trapezistak gara”

2023/05/02
Bizkaiko erresidentzietako langileek manifestazioa egin dute Basaurin, erresidentzietako negozioa bihurtu den zirku handia aldarrikatzeko. Besteak beste, egoiliarrak artatzeko egunero orekak egin behar direla salatu dute. Arrazoiak: langilerik ez izatea eta langileak ez ordezkatzea. Langile hauek greban daude beren lan-baldintzak defendatzeko.

Langileek mezu argia bidali nahi izan diete sektoreko patronalei eta Bizkaiko Foru Aldundiari. “Propaganda makina bat duten arren, ez gaituzte menderatuko. Borrokan jarraituko dugu, ez baitugu inoiz gehiago hilaren amaierara iristeko orekak egiten dituzten trapezistak izan nahi. Soldatak igo eta partzialtasunarekin amaitu nahi dugu”.