ETXEZ ETXEKO ARRETA ZERBITZUA

Auzitegi Gorenak ez du onartu Iruñeko Udalak jarritako errekurtsoa

2023/09/25
Auzitegi Gorenak ez du tramitera onartu Iruñeko Udalak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 2022ko ekainaren 7ko epaiaren aurka jarritako errekurtsoa. Epai horren arabera, Udalak etxez-etxeko zerbitzua enpresa publiko baten izenpean ipintzeak langile laboralen Hitzarmen Kolektiboaren 13. artikulua urratzen du. Eta epaiak gaineratzen du zerbitzuko langileek Udalaren Platilla Organikoari eta gainontzeko lan-baldintzei atxikitako lan-kontratuak mantentzeko eskubidea dutela. Langileen ordezkaritzak (Talde, LAB, ELA eta Solidari) Udalari eskatzen dio epaia osorik bete eta enpresa publiko bidez gestionatutako zerbitzu zatia era zuzenean kudeatzea

Ez-onartze autoak adierazten du ez dagoela parekotasunik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren eta, sententzia hori alderatzeko, Udalak aurkeztutako epaiaren artean. Izan ere, eztabaidatutako kasuak eta eraginak desberdinak dira. Eta beraz, sententzia arrazoiak ez dute zer ikusirik. Horren ondorioz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak amaiera irmoa eman dio ia 2 urte iraun dituen auziari.

2022ko abenduaren 1ean, Udalak epaia behin-behinean betetzeko asmoz zuzeneko langile izatera itzuli zituen langile finko eta mugagabe ez-finkoak. Hori horrela izanik ere, enpresa publikoaren gestiopean mantendu ditu ordezkapen kontratuak, lan-hitzarmenaren 13. artikulua oraindik urratzen jarraituz.

Legez kanpokoa izateaz gain, zerbitzu bera gestionatzeko bi egitura mantentzea diru publikoaren xahuketa da. Udal-egituraren gestioan 11 langile ditu (arduradun 1, 6 koordinatzaile, 2 administrari eta 2 beste gertakizunetarako) eta enpresa publikoak 4 langile ditu (2 koordinatzaile, administrari 1 eta gerente 1).

Bestalde, antolaketa ere zentzugabekoa da, ez baitago koordinaziorik udal langilearen eta ordezkatzen duen langile zerbitzuaren artean.

Langileen ordezkaritzak (Talde, LAB, ELA eta Solidari) Udalari eskatzen dio epaia osorik bete eta enpresa publiko bidez gestionatutako zerbitzu zatia era zuzenean kudeatzea, antolamendu-bikotza eta beharrezkoak ez diren gastuak saihestuz.