Bizkaiko Aldundiak kontratuak amaitzean kalte-ordainak ordaindu beharko dizkie behin-behineko langileei

2017/10/31
Bizkaiko Aldundiak kontratuak amaitzean kalte-ordainak ordaindu beharko dizkie behin-behineko langileei. Azkenaldian, epai europarrek mugak ezarri dituzte herri-administrazioetako behin-behineko kontratazioaren esparruan, Europako araudia urratu delakoan. Europako Auzitegiak ezarri du kontratua amaitutakoan behin-behineko langileei eta finkoei kalte-ordain desberdinak ematea diskriminazioa dela. ELAk Foru Aldundian 70 erreklamaziotik gora aurkeztu ditu jada eta 1.000 baino gehiago euskal sektore publiko osoan. Gidari bati 35.000 eurotako kalte-ordaina ordaindu berri diote eta 100.000 euro baino gehiago ordaindu behar izango ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.

ELAk hainbat txosten eta mobilizaziotan salatu duenez, gaur egun 45.000 behin-behineko langile baino gehiago dago EAEko sektore publikoan. Udal eta Foru administrazioan zehazki, langileen %35ak behin-behinekoak dira.

Azkenaldian, epai europarrek mugak ezarri dituzte herri-administrazioetako behin-behineko kontratazioaren esparruan, Europako arauteria urratu delakoan. Hortaz, Europako Auzitegiak ezarri du, batetik, beharrizan iraunkorrak behin-behineko kontratazioaz betetzeak zigorra merezi duela, eraginpeko langileak babestu behar baitira; eta bestetik, kontratua amaitutakoan behin-behineko langileei eta finkoei kalte-ordain desberdinak ematea diskriminazioa dela.

Azken asteotan, epaitegiek hainbat epai eman dituzte eta 22 urtez lanean egon den gidari bati 35.000 eurotako indemnizazioa ordaindu berri dio. Orotara, 100.000 euro baino gehiago ordaindu behar izango ditu Aldundiak indemnizazio kontzeptuan.

ELAk Foru Aldundian 70 erreklamaziotik gora aurkeztu ditu jada eta 1.000 baino gehiago euskal sektore publiko osoan.

Datozen asteetan beste hainbat epai izango ditugu, behin behineko langileen eskubideak ere bermatzeko bidean lagungarri izango direnak.

ELAren ustez, sententzia hauek, gaur egun administrazio ezberdinetan indarrean dagoen negoziazio eredua aldatzeko beharra azaleratzen dute eta berriro eskaintzen du bere elkarrizketa-nahia, eta honen bidez eskatzen diegu Foru Aldundiari, sindikatuekin bilerak eta negoziazioak hasteko, enplegu egonkorra bilatzeko helburuaz.