Justiziak arrazoia eman dio ELAri eta UPV/EHUko irakasle finko eta behin-behinekoen arteko diskriminazioa aitortu du

Aldaketa horrek kanpoan utzi zituen aldi baterako irakasle guztiak, praktikan langile finkoen lan eta ikerketa jarduera bera egiten duten arren. Unibasqek ezin dituenez ebaluatu, eta, ondorioz, ezin dutenez lortu seiurteko batek ematen dien aldeko ebaluaziorik, kalte larria egiten die aldi baterako irakasleei, bai soldatari dagokionez, bai karrera profesionala garatzeari dagokionez ere.
ELAren ustez, Unibasqen erabaki horrek diskriminazioa eragin ez ezik, langile finkoen eta aldi baterakoen arteko berdintasun eskubidea urratzen du. Sindikatuak azpimarratu duenez, langileen artean ezin da diskriminaziorik egon, bi kasuetan ikerketa jarduera bera egiten baitute.
Epaiak diskriminazioa gertatu dela aitortu du. Zehazki, justiziak dio honako lanpostu hauetako langileak diskriminatu dituztela: albokoak, laguntzaileak eta elkartekideak. Bide beretik, epaiak dio aldi baterako kontratua duten langile guzti horiek eskubidea dutela ikerketa jardueraren ebaluazio prozesuan parte hartzeko eta, ondorioz, seiurtekoa jasotzeko.
ELAk oso positibotzat jo du epai hori, eta UPV/EHUko aldi baterako irakasleen plantillak jasaten duen diskriminazioa amaitzeko borrokan jarraituko du, bai sindikatuen aldetik, bai judizialki.